Extractos y versiones parciales de tesis
URI permanente para esta colección
Examinar
Examinando Extractos y versiones parciales de tesis por Materia "Ingeniería y tecnología del medio ambiente"
Mostrando 1 - 1 de 1
Resultados por página
Opciones de ordenación
Ítem Energia berriztagarri sistemak modelatzeko eta kontrolatzeko ekarpenak(Universidad de Deusto, 2023-06-12) López Guede, José Manuel; Azkune Galparsoro, Gorka; Facultad de Ingeniería; Programa de Doctorado en Ingeniería para la Sociedad de la Información y Desarrollo Sostenible por la Universidad de DeustoTesi honen lana energia berriztagarrien arloan garatzen da. Orokorrean, modelaketa eta kontrol teknikekin lan egin dugu, energia berriztagarri mota askori aplikagarriak direnak, horretarako adimen artifizialean oinarritutako teknikak erabili ditugu bere abantailengatik. Energia fotovoltaikoa erabili dugu kontzeptu frogaz teknika horiek baieztatzeko. Modelaketa garrantzitsua da gailu errealen modelo zehatzak lortzen baditugu, kontroleko algoritmoak disenaitzean simulazio oso errealistak egin ditzakegulako. Modelaketaren prozedura sistematikoa baieztatzeko, neurona-sareetan oinarritutako bi modulo fotovoltaiko errealen portaeren modeloak lortu ditugu, eta bere datuak biltzeko erabiltzen diren gailuak baino zehatzagoak izatea lortu da. Kontrolagailu zehatzen diseinua interesgarria da gailu errealen funtzionamendua optimizatzeko aukera ematen duelako. Energia berriztagarrien arloan gehienezko potentzia puntuan lan egitea garrantzitsua da bere gehienezko errendimendua lortzeko. Energia fotovoltaikoen kasuko adibidean, DC-DC bihurgailuan kontroladore lauso batekin lan egin dugu eta kontroladore horren kontrol seinalea oso zehaski ikasi duen neurona-sareetan oinarritutako inplementazioa egin dugu.