Tesis doctorales
URI permanente para esta colección
Examinar
Examinando Tesis doctorales por Fecha
Mostrando 1 - 20 de 958
Resultados por página
Opciones de ordenación
Ítem Eskolatik euskara?(Universidad de Deusto, 1987-01-01) Basterretxea Moreno, Iziar; Garmendia, Francisco; Facultad de Ciencias Políticas y Sociología; SociologíaI.Baieztatu al dezakegu, euskara eskolan ikasiz gero, erabilera eta zaletasuna, hots, euskararen gizarteratzea, lortuko dugula? II.Baieztatu al dezakegu, gure zaletasunak eta umeenak berdinak direla? Guk gura dugun hori haiek ere gura dutela? Galdera bi hauei erantzun gurean, eta lanaren izenburuak adierazten duen bezala, Bizkaiko Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko (OHO) 8. mailako ikasleei ¿Gure Hizkuntza¿ gai hartuta idazlan bat egin zezatela eskatu zitzaien. Idazlanok 1985eko maiatz-ekainetan bildu ziren, ikastoletan eta ikastetxe publiko zein pribatuetan, hiru hizkuntza-ereduetan. Ikasleei askatasun osoa eman zitzaien idazlana egiteko ala ez, eta, eginez gero, gura zuten hizkuntza aukeratzeko. ¿Gure hizkuntza¿ zein zen definitzea ere, euren esku gelditzen zen. Ondoren, ikasleek egindako idazlanak eduki azterketaren bidez aztertu ziren eta, emaitzen kokapen soziala ezagutu ahal izateko, ikasleen datu soziodemografikoak jasotzen zituen galdeketa txiki bat erantsi zitzaion idazlan bakoitzari. Azkenez, eta ordezkatze egokiago bat lortzearren, zati nagusi bitan banandu zen Bizkaiko lurraldea, alde batetik Bilboko ikastetxeak eta, bestetik, Bizkaiko lurraldeko gainerako ikastetxeak. Gutxi gorabehera 1.800 ikasleengana jo bagenuen ere, hainbat arrazoi tarteko, gurasoak ados egon ez zirelako, edo irakaslea ez zelako oso prest agertu, batzuetan ikasleak ez zuelako interes handia ipini eta bestetan identifikazioa egiteko orduan erratu egin ginelako, azkenean 538 lan izan ziren aztergarri. Lana bere osotasunean hiru liburukitan aurkeztu zen. Lehenengoan lana bera ematen da, lau ataletan antolatuta. Bigarrenean datu bilketan erabilitako tresnak eskaintzen dira: galdeketak zein eduki azterketarako landutako eta erabilitako kategorien fitxa. Hirugarrenean umeen idazlanak aurkezten dira, eurek idatzi zituzten modu-moduan. Laburpen honetan lehengo liburukiari buruz arituko gara. Esan bezala, lehenengo aleak lau kapitulu nagusi ditu. Lehenengoan, ¿Sarreran¿, lanaren zehaztapenak eman eta kokapen teoriko nagusia egiten da. Bigarrenean, eduki azterketaren argibide teorikoak azaltzen dira. Hirugarrenean datu bilketarako bidea azaltzen da, lagina eratzeko modua zein, ikasleei eta irakasleei lana azaltzeko eta egindakoa batzen joateko, ikastetxeekiko akordioak . Hirugarren kapituluan datuen aurkezpena eta emaitzak ematen dira. Laugarrenean ondorioak, eta azkenik, bibliografia. Ondorioetan honako hauek azpimarratuko genituzke: I.Ume gehienek euskeraz jakin ez arren, euskera aukeratzen dute ¿gure hizkuntza¿ lez. Zentzu honetan, umeek ez diote (ez zioten) inolako eragozpenik ipintzen euskararen berreskurapenaren prozesuari. II.Euskera zein gaztelera, biak ondo baloratzen dituzte (zituzten) umeek, baina bananduta. Guk, gizarte elebidunaren gogoa kontuan izanik, ¿gure hizkuntza biak dira¿ esango zutenak agertuko zirela uste bagenuen ere, ez zen horrelakorik agertu. III.Eskolaren eragina mugatua da. Umeek eskolan euskararen ezagutza areagotzen dute, baina erabili, inguru euskaldunetan daudenak bakarrik erabiltzen dute. Honekin batera eskola ereduen arteko ezberdintasun batzuk aipagarriak dira. Ikastoletako umeek ikastolan erabiltzen dute (zuten) euskara, baina kalean ez. Eskola publikoetakoek berriz, eskolan gutxi baina kalean gehien erabiltzen dutenak dira (zutenak ziren).Ítem Zeberio-Haraneko euskararen azterketa etno-linguistikoa(Universidad de Deusto, 1988-01-01) Etxebarria Ayesta, Juan Manuel; Irigoyen Echevarria, Alfonso; Facultad de Filosofía y Letras; FilologíaZeberio haraneko euskararen ikuspegi orokorraren nondik norakoa aztertu nahian, aikomenzan, besteak beste, jorratutako alorrak. I-. BOKALISMOA Zehaztasunari begira eta espektrogramak ahal denik eta argienak lortzearren, berri?emailea, Patxi Etxebarria Arroita, betiko Zeberiokoa, 70 urtetakoa, Deustuko Unibertsitateko Laborategi Fonetikora bertara ekarri genuen grabaketa egiten. Azterbideko multzo fonikoen inkesta ahoz?ahoz eta euskera hutsean eginaz. Bokaleen Formanteak eta Denpora: 288 bokale: 106 Tonikoak eta 182 Atonak. Bokale bakoitzaren Formante biak neurtu dira: Fl - F2, Zeberioko triangelu bokalikoa eta denbora emaitzak lortzeko. II-. DIPTONGAZIOA a) DIPTONGOAK: Beheranzkoak. Goranzkoak. Primarioak. Sekundarioak. Aldatuak. Bereziak. b) DIPTONGO DESEGITEAK III-.KONTSONANTISMOA a. TRANSKRIPZIO ERA: Filologikoa> Euskerara eratua b. KONTSONANTEEN BANAN-BANAKOA: Kontsonante sailkapenerako AHOSKUNEA hartu da kontutan jarraian kontsonante bakoitzaren azalpen zehatza egiteko. Definiziotik hasi, ezaugarri Fonologiko eta Fonetikoa eman, adibide biziak jaso eta kasuan kasuko Espektrogramak aipatu. c. "H¿-RI BURUZ: Zeberion, ""H"" ahozkatu ez da egiten. Baina bere tokian fenomeno bi gertatzen dira: Bata, epentesi kontsonantikoa: ago, biger... Bestea, bokale berdinen artekoa denean, ez da asimilatu, era batera edo bestera gordeaz: aistu, bietik... d. Azkenik, bukatzeko, Zeberioko euskera biziaren taula Fonetiko-Filologikoa eskeintzen da. IV-. MORFO-JOSKERA 1-. DEKLINABIDEA Gramatikazko kasuen marketatik hasi eta gainetiko guztia jaso da, bokalez eta kontsonantez amaitutako adjetibo bi, leku-izen bi eta izen propio bi erabiliz. 2-. ERAKUSLEAK Lehenengo eta behin, erakusleak huts-hutsean jaso dira eta gero birritako erabilera. Deklinabidean bezala, azentoz bereizten diren bikote-homonimoakak azentu barruan sakontzen dira. 3-. ADITZA Luze-zabalean, ZUKAko aditz?jokoaren ondoan HITANOzkoa jaso da, gizonezkoena zein andrazkoena. Eskema hau jarraitu da: Egite era, Baldin era, Ondoriozkoa, Subjuntiboa, Ahal era eta Aginte era, kasurik kasu. 4-. JOSKERA Adibide biziz beteriko haronako bat egin da JOSKERAren atal bakoitzaren aurrean. Bide bat jarraitzearren, hauxe egin dut: Perpaus soilaren atalak. Perpausaren guna. Perpaus soilak. Perpausen arteko joskera. Menpeko perpausak. Harridurazko perpausak. V-. KONTSONANTE MULTZOEN AHOZKERA Hitz egiten dugunean, Multzo Fonikoz Multzo Foniko egiten dugu eta era horretara kontsonanteen elkar-joteak sortzea guztiz bidezko da herri-hizkuntzaren eufonia, ekonomia eta transmisio ohitura bitarteko direla. Kontsonante elkarte posible guztiak aztertu dira ondorioetara heltzeko. VI-. MULTZO FONIKOEN LABURKETAZ Lehenago aipatu ditudan, ekonomia, eufonia eta transmisio ohitura faktoreak orokortzat hartu behar dira baina zehaztu ere egin daitezke, beste hizkuntza batzuk lez, gurea ere batzuetan lege unibertsalen menpean eta beste batzuetan geureen menpean dagoelako. Hau baieztatzeko multzo foniko berezi batzuk aztertu dira. VII-. AZENTUAZ Zeberioko azentua jaso, aztertu eta ahal izan den neurrian ondorioak ateraten saiatu naiz, sarritan hiztunen berezkotasunak mugatu arren. Aikomen hemen ba azterbidea: Bokaleen ahots denpora, (291 bokale aztertu dira), azentu intensitatea, auzune-izenak (makrotoponimia), lau auzune zehatz (mikrotoponimia), izen propioak (sinkronia-diakronian). Progresio Sintagmatikoa, Fijazio Paradigmatikoa eta azkenik azentua bereizgarri bereiztzaile lez. VIII-. TRANSKRIPZIOBIDEA: 1-. Etnotestoa. 2-. Etimologikoa. 3-. Fonetikoa. 4-. Literarioa IX-. BERRIEMAILEEN FITXA ETA ZEHAZTASUNAK X-. BIBLIOGRAFIA XI-. ERANSKINAÍtem Domingo Agirreren eleberrigintza eta euskal fikziozko prosaren taxuketa(Universidad de Deusto, 1989-01-01) Toledo Lezeta, Ana María; Lasagabaster Madinabeitia, Jesús María; Facultad de Filosofía y Letras; FilologíaDoktorego-tesi honen xedea Domingo Agirreren eleberrigintza aztertzea da. Xede hori eskuratzeko zazpi kapitulu nagusitan banatzen da azterlana. Lehenak testuingurua du aztergai eta garaiaren berri ematen du: euskal prosa narratiboa argitaratzen hasten diren urtealdiak dira eta berau zein baldintza sozio-literarioetan garatu zen aztertzen da. Hurrengo hiru kapituluek Domingo Agirrek argitara eman zituen hiru eleberriak arakatzen dituzte, Auñemendiko Lorea (1898), Kresala (1906) eta Garoa (1912) hurrenez hurren. Banan-banan egindako azterketa hauen ondotik, hiruren arteko harremanak jorratzen ditu hurrengo kapituluak; hau da, hiru eleberrietan bat datozen osagaiak finkatzen ditu. Ondorioen kapitulua eta gero, azken kapitulu batek Agirrek landutako eleberrigintzak euskal eleberrigintzan izandako oihartzuna arakatzen du. Azterlana gisa horretan aurreratzen joatearen arrazoia helburuaren lorpenari ezarritako eskakizunetan dago. Izan ere, D. Agirreren eleberrigintza planteamendu teoriko eta metodologiko jakin batzuek euskarri zituela aztertu nahi izan da: eraiki zuen mundu nobeleskoaren lerro nagusiak zehaztea bilatzen da, idazlea bere garaian kokatuz, irakurlegai batekin harremanetan, euskal narratibaren lehen emaitza argitaratuen hastapenetan eta, gainera, euskal eleberrigintzaren garapenera egindako ekarria atzemanaz. Beraz, Agirrek idatziriko eleberrien deskripzio soila baino harago joatea da asmoa: eleberri bakoitza bere batasunean eta osotasunean eta, bukatu zituen hiru eleberrien multzoari darion bateratasunean aztertzeaz gain, historiaren argitan eta garaiarekin elkarrizketan atzematen da. Honako oinarri teorikotik abiatzen da: literatur idazlana testuinguru batean igorle (egilea) eta hartzaile (irakurlea) baten arteko komunikazioa da. Honenbestez, zimenduetan badago testuen teoria bat eta testuinguru literarioaren teoria bat. Testuen teoriari dagokionez, lehenik eta behin, ikuspuntu estrukturalista hartzen da Agirreren eleberrien azterketaren euskarri, baina, azkenean, berbaldiaren azterketatik semiotikarako jauzia eginaz. Haatik, ez zen nahikotzat jotzen testuen teoria soilean oinarrituz, eleberrien barne-azterketara mugatzea eta eleberri horiek garaiaren argitan behatzera jo da, ez baitirudi bere eleberrigintza sortze-baldintzetatik isolatzerik dagoenik. Beraz, azterketa sinkroniko honetan Agirreren eleberriak aztertu eta deskribatzen dira metodo-mota intrintsekoen laguntzara joaz bereziki horretarako, baina metodo-mota intrintsekoen ekarri hutsera mugatu gabe, eleberriek osatzen duten hitz-ore horren eraketa-modu posible baten azalpenera murrizten ez den neurrian azterlana. Azterketa sinkroniko honi azterketa diakronikoa gehitzen zaio. Azterketa diakronikoaren jomuga ere Agirreren idazlanak lekutzea da; oraingoan, ordea, euskal literaturaren historian. Hala, Agirre euskal praktika testual baten barnean kokatzen da, lehen aldiak narratibaren alorrean eskaintzen zion ondarea neurtuz eta mamitu zuen eleberrigintzak gero aldian erdietsi zuen oihartzuna atzemanaz. Hau da, Agirreren eleberriak heldu aurretiko euskal praktika testuala zein zen genero narratiboan azaltzen da eta Agirre ondorengo praktika testualean zenbateraino igartzen den honen eragina erakusten.Ítem La influencia de distintas estrategias cognitivas en el rendimiento deportivo de resistencia(Universidad de Deusto, 1989-11-28) González Suárez, Angel Manuel; Nicolás Martínez, Luis de; Facultad de Filosofía y Ciencias de la Educación; PsicologíaEn este trabajo de investigación se estudia el efecto de las estrategias atencionales asociativas y disociativas en el rendimiento deportivo de resistencia. Con este objetivo, se evaluó experimentalmente la eficacia de estrategias cognitivas de focalización atencional en los aspectos relevantes para la tarea (asociativas) y de distracción de las sensaciones asociadas con la realización de la tarea (disociativas) a la hora de mejorar el rendimiento deportivo de resistencia estática y dinámica. Asimismo, se trató de comprobar si tal eficacia estaba condicionada por el nivel deportivo de los sujetos. En el experimento participaron 33 sujetos varones de distinto nivel deportivo, seleccionados aleatoriamente entre los que habían finalizado semanas antes una carrera oficial de Maratón. Los participantes en el estudio realizaron, por una parte, 3 ensayos en una tarea de resistencia dinámica máximal, consistente en mantenerse corriendo hasta el agotamiento a un ritmo constante que equivalía al 102% de la velocidad correspondiente a su umbral anaeróbico; por otra, realizaron también 3 ensayos en una tarea de resistencia estática maximal en la que, mientras permanecían sentados, debían mantener durante el máximo tiempo posible la pierna dominante extendida horizontalmente sobre un cordón conectado a un dispositivo electrónico que encendía una luz al mínimo contacto de la pierna con el cordón. Los resultados indicaron que la utilización de estrategias cognitivas asociativas mejoró significativamente el tiempo de resistencia dinámica de los sujetos, si bien los de nivel deportivo superior vieron potenciado este efecto positivo. Por otra parte, la percepción de la fatiga disminuyó cuando emplearon estrategias disociativas. El rendimiento físico en las pruebas de resistencia estática mejoró cuando se utilizaron estrategias disociativas, mientras que las estrategias asociativas intensificaron las percepciones de esfuerzo Se sugieren algunas implicÍtem Los paraísos posibles, emigración vasca a Argentina y Uruguay (1830-1900)(Universidad de Deusto, 1990-01-01) Azcona Pastor, José Manuel; García de Cortázar Ruiz de Aguirre, Fernando; Facultad de Filosofía y Letras; HistoriaÍtem Euskal Atlas linguistikorako ekarria(Universidad de Deusto, 1990-01-01) Pagola Petrirena, Rosa Miren; Altuna, Patxi; Facultad de Filosofía y Letras; FilologíaHizkuntzalaritzako atlas gehienek hizkuntzaren arlo guztiak biltzen badituzte ere, fonetikari dagokiona oso murritz gelditu izan da beti, fonetika historikoarekin eta sintaktikoarekin lotzen diren gertakizunak baino ez baitira bildu ohi. Bestalde, tesi-lan hau egiterakoan euskararen atlasaren prestakuntza abian zegoenez, baliagarria izan zitekeen fonetikako galdekizun bat prestatzea eta, bide batez, metodologia landu eta zabaltzea ere onuragarritzat ikusten zen. Horrenbestez, lan honek erdietsi nahi izan dituen helburuak hauek izan ziren: Metodologia berria erabiliz, euskal dialektologiari buruzko lanak, fonetikari dagozkionak batik bat, aztertzea. Euskal fonetika sinkronia mailan aztertzea eta euskalki bakoitzeko fonetika gertakizunak jasotzea. Euskalki guztientzat galdekizun baliagarri bat prestatzea. Nafarroako zenbait lekutan jasotzea. Jasotako emaitzak automatizazioaren bidez kartografiatzea. Emaitza fonetikoen azterketa artikulatorioa, akustikoa eta, beharrezko izanez gero, analisi historikoa eta fonologikoa ere egitea. Bildutako hizkeren diasistema fonikoa jasotzea. Sarrera bezala, egin gabe zegoen euskal dialektologiaren historia deskribatzen da eta fonetikari buruzko egindako lan guztiak zehatz aztertu ere bai. Azterketa horren ondorioz, mila bat galderako aldez aurretiko lehen galdekizun bat prestatu zen, arlo diakronikoan zein sinkronikoan interesgarritzat jo zitezkeen gertakizun fonetikoen banaketa diatopikoa euskalkien arabera jasotzeko. Galdekizun hau euskalki denetan jaso zen, euskalki bakoitzeko bi inkesta eginez. Emaitzak aztertu ondoren, 300 galderako bigarren aurre-galdekizun bat prestatu zen Iparraldeko euskalkiei zegozkien bi osagarri erantsiz. Horrela, azken ukituekin, behin betiko galdekizuna Nafarroako 20 herritan jaso zen ¿hiru lekuko bakoitzean¿, lapurterako eta iparraldeko goi-nafarreraren lau azpieuskalkitako emaitzak biltzeko. Materialak bildu eta transkribatu ondoren, mapagintzari ekin zitzaion. Informazioa garbiago eta egokiago ager dadin, sinboloen bitartez ematen da. Tratamenduaren aldetik, datu guztiak datu-base batetan sartuak daude eta kartografiaketa ere konputagailuaren bitartez egin zen. Horretarako propio programa informatiko berezia sortu zen. Aipagarria da azken hau, lehen aldiz baliatu baitzen teknika hori emaitzak ezartzeko eta mapak egiteko, garai hartan erabiltzen ziren "plotter¿ eta antzerako tresnak utziz, zuzenean konputagailutik lortu baitziren. Izan ere, aurkeztu zenean, teknika aitzindaria izan zen hizkuntz atlasgintzari aplikatuta. Azken parteak jasotako emaitza fonikoen eta mapen analisiari dagozkio. Bilakabide diakronikoaren ikuspuntutik abiatuz, hotsen analisi artikulatorioa eta akustikoa ematen da, azken hau hurbilpen bat baizik ez bada ere. Analisiak agerian utzi zuen euskalki guztien azterketa fonetikoa eta fonologikoa sakontasunez egitea beharrezkoa zela hizkuntzaren diasistema fonologikoa eratzeko. Bestalde, zenbait fenomenoren garrantzia nabaritu zen, hala nola, polimorfismoarena edo hotsen gertakizunean ingurumenak duenarena. Diatopia mailako azterketak erakutsi zuen, halaber, bailarak ez direla inondik ere dialektologian aplika daitezkeen unitate linguistikoak. Azkenik, Bonaparteren sailkapen dialektalak, esanahi txikiko salbuespenen bat izan ezik, artean baliagarriak zirela agertzen da. Hala ere, muga linguistikoen baliorik eza egiaztatzen da eta isoglosaren kontzeptuak berak, fenomeno baten gertakizun diatopikoa seinalatzeko balio badu ere, fenomeno zehatz eta behin behinekoak adierazteko baino ez duela balio ikusten da.Ítem El estilo retórico en la "Exposición del Libro de Job" de Fray Luis de León(Universidad de Deusto, 1990-01-12) Cao Martínez, Ramón; López Griguera, Luis; Programa: 0025 V FilologíaÍtem Componentes cardiovasculares y subjetivos del proceso de estrés(Universidad de Deusto, 1990-01-29) Calvete Zumalde, Esther; Nicolas Martínez, Luis de; Facultad de Filosofía y Ciencias de la EducaciónEsta investigación tiene por objetivo último el contribuir a la comprensión de los mecanismos que enlazan el proceso de estrés con la enfermedad cardiovascular. Esta meta puede concretarse en dos cuestiones básicas: -qué tipo de situaciones estresantes tienen más probabilidad de estar implicadas en los procesos patogénicos. - cómo identificar en etapas tempranas qué individuos son más susceptibles de desarrollar enfermedades cardiovasculares relacionadas con el estrés. Dicho de otra manera: ¿qué clase de gente y bajo qué clase de situaciones desarrolla desórdenes relacionados con el estrés?Ítem Las ideas lingüísticas vascas en el siglo XVI (Zaldibia, Garibay, Poza)(Universidad de Deusto, 1990-02-02) Zubiaur Bilbao, José Ramón; Altuna, Patxi; Facultad de Filosofía y LetrasNuestro trabajo aspira a ser una aportación a la historia de la Lingüística Vasca, estudiando el que podría ser considerado como su periodo inicial: el siglo XVI, en los tres autores siguientes: -el Bachiller Martínez de Zaldibia (cap. 2.) -Esteban de Garibay (cap. 3.) -el Licenciado Andrés de Poza (cap. 4.) Estos forman, en nuestra opinión , la primera generación- si se me permite este polémico término -de vascólogos o lingüistas vascos. Sus obras fueron escritas todas ellas en la segunda mitad del siglo XVI, de 1564, fecha probable de la "Suma de cosas Cantábricas y Guipuzcoanas" del bachiller Zaldibia, a los años 1590-96, los de los últimos escritos del Ldo. Poza o del cronista Garibay.Ítem La calidad de vida y su medida. Sistema de indicadores sociales para el País Vasco(Universidad de Deusto, 1990-02-21) Setién Santamaría, María Luisa; Jiménez Blanco, José; Facultad de Ciencias Políticas y SociologíaLa tesis tiene como objetivo fundamental, la elaboración de un sistema de indicadores sociales para medir la calidad de vida, basado en un marco conceptual y teórico. El sistema de indicadores de calidad de vida está orientado para su aplicación al País Vasco.Ítem Los pueblos mineros: los negocios del hierro y la administración municipal en la cuenca minera de Vizcaya (1890-1922)(Universidad de Deusto, 1990-04-26) Leseduarte, Pilar; García de Cortazar Ruíz de Aguirre, Fernando; Facultad de Filosofía y LetrasÍtem La insoslayable fe(Universidad de Deusto, 1990-05-18) Sola Gutiérrez, Luis; Mardones, José María; Facultad de FilosofíaÍtem Unamuno y el País Vasco(Universidad de Deusto, 1990-06-08) Landa Sopeña, María Mercedes; Elizalde Armendáriz, IgnacioÍtem La recepción crítica de Stendhal en España(Universidad de Deusto, 1990-06-13) Ballano Olano, Inmaculada; Elizalde Armendariz, Ignacio; Facultad de Filosofía y LetrasÍtem Sentido y expresión de la temporalidad en la poesía primera de Juan Ramón Jiménez(Universidad de Deusto, 1990-06-18) Ríos Ruiz-Esquide, Emilio; Amigo Fernández de Arroyabe,María Luisa; Facultad de Filosofía y LetrasÍtem La narrativa de Ramiro Pinilla (aproximación semiológica)(Universidad de Deusto, 1990-06-18) Beti Sáez, Iñaki; Lasagabaster Madinabeitia, Jesús María; Facultad de Filosofía y LetrasÍtem La identidad leonesa(Universidad de Deusto, 1990-06-28) Díez Llamas, David; Jiménez Blanco, José; Facultad de SociologíaÍtem Régimen jurídico del capital social en las sociedades cooperativas de trabajo(Universidad de Deusto, 1990-07-09) Zelaia Ulibarri, Adrián; Aranzadi Telleria, Dionisio; Facultad de DerechoÍtem Análisis jurídico y económico de la implementación de la política agraria comunitaria en la Comunidad Autónoma del País Vasco(Universidad de Deusto, 1990-07-13) Pérez de las Heras, Beatriz; Lasagabaster Herrarte, Iñaki; Facultad de DerechoEl objetivo genérico de este trabajo es analizar los efectos de la aplicación de la Política Agrícola Común (PAC) en el sector agrario de la Comunidad Autónoma del País Vasco (CAPV). Vamos a confrontar, en consecuencia, la política más desarrollada e integrada de cuantas tiene en marcha la Comunidad Europea (CE) y uno de los sectores, el agrario, que menos aportación genera al Producto Interior Bruto de la CAPV. Más concretamente, en las páginas que siguen nos proponemos analizar la normativa agrícola comunitaria en vigor, las primeras experiencias de su aplicación en la CAPV, las dificultades de adaptación que suscita, y las posibilidades de expansión que despierta. Para ello, nos servimos de una perspectiva múltiple, que considera simultáneamente los aspectos propiamente agrarios, jurídicos, económicos y sociales de la confrontación agrícola- En este sentido, puede decirse que se trata de un trabajo multidisciplinar, enmarcado dentro de la materia del Derecho Comunitario europeo.Ítem La participación política en el País Vasco(Universidad de Deusto, 1990-07-16) Martínez de Luna Pérez de Arriba, Iñaki; Garmendia Martínez, Antonio; Facultad de Ciencias Políticas y SociologíaEl estudio de la Participación Política puede ser abordado desde muy diversas posiciones teoréticas e ideológicas y que en la presente investigación adquieren un punto de vista propio. Desde el punto de vista teórico, se trata de realizar un análisis contextualizado, con la pretensión de destacar la significatividad que la Participación Política tiene en base a diversas aproximaciones. Sin embargo, el aspecto teórico no es el que acapara los esfuerzos de esta investigación, sino que se atribuye la preferencia a la operacionalización y comprobación empírica de diseños teóricos preexistentes, coincidiendo con Carlota Solé en que: "... en investigación es de ciencia normal, es más importante la capacidad del científico de resolver un puzzle más, que la consistencia del cuerpo teórico vigente para explicar un fenómeno dado" (Solé, 1986, 9.46)