Ponencias
URI permanente para esta colección
Examinar
Examinando Ponencias por Materia "Data journalism"
Mostrando 1 - 1 de 1
Resultados por página
Opciones de ordenación
Ítem Komunikazioko graduko euskal ikasleen matematika-antsietatea neurtzeko RMARS galdetegiaren euskarazko bertsioaren garapena(Udako Euskal Unibertsitatea (UEU), 2023) Berasategi, MirenDatuek gero eta presentzia handiagoa duten egungo errealitate konplexua ulertzeko gaitasunari eragiten dioten faktore mugatzaileen artean kokatzen da matematika-antsietatea. Kazetariek datuetan oinarritutako informazioaren zabalkundean jokatzen duten bitartekari paper nabarmena dela eta (Kovach eta Rosenstiel, 2014), ikerketa-objektu esanguratsua dira, bereziki zabaldua egonik kazetaritzako ikasleak “matematikarekin txarrak” direla (Bradshaw, 2018; Maier, 2002). Ikerlan honek Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko graduko 185 ikasleren matematikaantsietatea neurtzen du, eta antsietate honek haien matematika-errendimendua zein neurritan oztopatzen duen. Aldi berean, neurketa hori egiteko euskarazko tresna proposatu eta balioztatzen du, euskal hiztunek ohikoa ez den hizkuntzan matematikekin aritzean jasan dezaketen antsietate gehigarria saihestu eta hizkuntza-aldaketaren eragina ikertzeko helburuz