Examinando por Autor "Goirigolzarri Garaizar, Jone"
Mostrando 1 - 5 de 5
Resultados por página
Opciones de ordenación
Ítem Activación lingüística de jóvenes neohablantes de euskera en la Universidad(Iberoamericana Vervuert, 2019) Goirigolzarri Garaizar, Jone; Amorrortu, Estibaliz; Ortega, AneÍtem Ekintza-ikerketa partehartzailea euskararen hiztun aktibo bihurtzeko babesgune eta zubi-espazio(Soziolinguistika Klusterra, 2021) Amorrortu, Estibaliz; Goirigolzarri Garaizar, Jone; Ortega, AneEuskararen hiztun aktibo bihurtu nahi duten hiztun gazteen mudantza-prozesua (Pujolar eta Gonzàlez 2013) erraztu dezaketen espazioetan jarriko dugu arreta. Ildo horretan, ekintza-ikerketa partehartzailea (Greenwood eta Levin, 2006) eginda burutu den Bilbo Handiko unibertsitate-ikasleen mudantza- prozesuak izeneko proiektua proposatu nahi dugu espazio gisa, eta erakutsi proiektu hori, eta burutzeko sortu den komunitate epistemikoa (Estalella eta Sánchez Criado 2018), mudantza-prozesuak errazteko espazioa izan dela berez, bai babesgune (Puigdevall, Colombo eta Puigdevall, 2019; Hernández, Iñarra eta Altuna, 2021, zenbaki honetan bertan) bai zubi-espazio (del Valle 2001). Espazio horrek, proiektuaren diseinua eta helburua bera kontuan hartuta, baldintza mesedegarriak eman ditu eraldaketa- prozesuetarako, bai hizkuntza-praktikei dagokienez (aktibazioa), bai pertsonen subjektibotasunei dagokienez, gazteek izandako hausnarketa kritikoaren prozesuari esker. Gazteen hizkuntza-ahalduntzerako eta eraldaketa-prozesurako funtsezkoak izan diren elementuak erakutsiko ditugu.Ítem Euskal Autonomia Erkidegoko alderdi politikoen hizkuntza politikak eta hizkuntza ideologiak 1980-2012(Universidad de Deusto, 2015-04-30) Goirigolzarri Garaizar, Jone; Juaristi Larrinaga, Patxi; Facultad de Ciencias Sociales y Humanas; Ciencias SocialesEstatuek maila linguistikoan hartzen dabezan erabakiek hizkuntzen gizarte erabilera baldintzatu daikie. Estatuek esparru publikoan erabiliko diren hizkuntzak hautatu ohi dabez eta epe ertain luzean esparru pribatuko gizarte zibil antolatuaren eta herritarren jokabide eta ideologia linguistikoetan be eragin daikie. Horrela, plangintza linguistikoa bideratzeko ardura daben botere publikoen leku-hartze linguistikoak ezagutzeak berebiziko interesa dauka egungo eta etorkizuneko alkarbizitza linguistikoaren nondik norakoak ezagutu eta, ahal dan neurrian, aurreikusteko. Lan honek Euskal Autonomia Erkidegoan plangintza linguistikoa zehaztu edo bertan eragiteko ahalmena daben alderdi politikoek proposagai dabezan hizkuntza politikak eta adierazpide dabezan hizkuntza ideologiak dauz aztergai. Hizkuntza politika deritzogu lurralde bateko hizkuntza bizikidetza antolatzeko bideratzen diren mintzairen gaineko ekimen politikoei; hizkuntza ideologia, barriz, hizkuntzen inguruko sinismen, ideia, jarrera eta balioei. Lanak bi helburu orokor dauz: lehenengoa, EAEko alderdi politikoen hizkuntza politikak eta hizkuntza ideologiak aztertu eta politika eta ideologia linguistiko ereduak identifikatzea eta, bigarrena, EAEko alderdi politikoen hizkuntza politika eta hizkuntza ideologia planteamenduen arteko lotura eta bere zer-nolakoa aztertzea. Alderdi politikoen hizkuntza politikak eta hizkuntza ideologiak diskurtso mailan landu dira; zehazki, alderdiek Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara aurkeztutako programen eduki azterketa burutu da, proiektu honetarako apropos diseinatu dana, Manifesto Project eta Regional Manifestos Project-en metodologia oinarri hartuta. Ikerketan denboran zeharreko ikuspegia eta EAEko alderdi sistemaren espektro politikoaren zabalera bildu gura izan dira. Horregaitik, exijitu da ikerketa subjektu moduan aukeratutako alderdiek hauteskunde autonomikoetako hasierako deialdietatik (1980) Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza lortutakoak izatea eta EAEko alderdi sistemaren zatiketa ideologikoa marrazten daben bi ardatz nagusietan -abertzaletasunaren ardatzean eta ezker-eskuin ardatzean- kokapen guztiak biltzea. Guztira hamar hauteskunde deialdi (1980-2012) eta bost alderdi politiko (EAJ, Ezker Abertzalea, PSE-EE, PP eta Ezker Anitza) izan dira aztergai. Doktorego tesiak aditzera emon dau EAEko alderdi politikoek hizkuntza politika eta hizkuntza ideologia eredu desbardinak erakusten dabezala eta hizkuntza politikaren eta hizkuntza ideologiaren artean lotura badala.Ítem Euskal hiztun berri gazteak muda-prozesuan : ekintza-ikerketa baten behin-behineko emaitzak(Gobierno de Navarra, 2020) Amorrortu, Estibaliz; Ortega, Ane; Goirigolzarri Garaizar, JoneÍtem Participatory action research to promote linguistic mudas among new speakers of Basque: design and benefits(Routledge, 2022) Ortega, Ane; Goirigolzarri Garaizar, Jone; Amorrortu, EstibalizThis article discusses the effectiveness of Participatory Action Research-PAR to foster linguistic mudas, transformative processes among young new speakers of Basque leading to linguistic mudas (Pujolar and Gonzàlez. 2013. “Linguistic Mudes and the Deethnicization of Language Choice in Catalonia.” International Journal of Bilingual Education and Bilingualism 16 (2): 138–152) in favour of the minority language. Taking into account the three principles of PAR –research, participation, and action–, and using an ethnographic action-based approach, participants in the research project were agents of their own linguistic change by becoming co-researchers, who observed their own behaviour and set themselves personal challenges for increasing their everyday use of Basque. We describe how participants engaged in a process of self-awareness and reflective thinking in which teamwork, cooperative discussion of ideas and experiences, and relations of accompaniment (Bucholtz, Casillas, and Lee. 2016. “Beyond Empowerment: Accompaniment and Sociolinguistic Justice in a Youth Research Program.” In Sociolinguistic Research: Application and Impact, edited by R. Lawson, and D. Sayers. Routledge) proved crucial to find strategies for increasing new speakers’ control and agency (Ahearn 2001. “Language and Agency”. Annual Review of Anthropology 30: 109–137.), in order to enact the changes they desired. The article shows PAR methodology to be effective to bring about a change in participants’ subjectivities and linguistic practices, as well as to understand the complexities of muda processes among Basque new speakers in dominantly Spanish-speaking sociolinguistic contexts.