[Izen+egin] aditz-lokuzioak: inkorporazio mailak

dc.contributor.advisorAzkarate Villar, Miren Karmelees_ES
dc.contributor.authorMartínez Etxarri, Arantzazues_ES
dc.contributor.otherFacultad de Filosofía y Letrases_ES
dc.contributor.otherLengua y Literatura: Fuentes, Métodos y Técnicas para su Estudioes_ES
dc.date.accessioned2024-02-05T09:56:47Z
dc.date.available2024-02-05T09:56:47Z
dc.date.issued2015-12-15
dc.description.abstract Lan hau euskarazko [Izen+egin]A aditz-lokuzioak xehetasunez aztertzeko saiakeran datza, egitura horiek alde batera utzita zeudela zioen Mitxelenari (1977) erantzun nahian. Aditz-lokuzioak talde homogeneo gisa deskribatu dituzten hizkuntzalarien aldean, horien arteko desberdintasunak topatzea da azterketa honen helburu nagusienetakoa. Horretarako, test semantikoak (Dowty 1979) eta test sintaktikoak aplikatzen dizkiet corpusetan1 topatutako egiturei. Lehen kapituluan, [Izen+egin]A egitura aurkeztu, definitu eta horren osagaiak banan-banan deskribatzen ditut, euskal gramatikariek egitura horri buruz esan dutena aintzat hartuz. Izenari dagokionez, determinazioa, erreferentzialtasuna, eta ISren funtzio sintaktikoa aztertzen ditut. Aditzari dagokionez, egin aditza arin gisa deskribatzen dut eta beste hizkuntza batzuetako antzeko egituren ezaugarriak aurkezten ditut. Aditz-lokuzioa osotasun moduan hartuz, egitura horiek iragankorrak direla erakusten duten argudioak ematen ditut eta lokuzioak adierari dagokionez deskribatzen ditut. Dowtyren (1979) testak aplikatzen dizkiot aditz-lokuzioen corpusari, eta emaitzetan oinarrituz, horien artean erdiespenak eta jarduerak daudela ondorioztatzen dut. Bigarren kapituluan, aditz-lokuzioak aztertzeko marko teorikoa aurkezten dut eta hor jasotzen ditut izen inkorporzioari buruzko teoriak. Hirugarren kapituluan, [Izen+egin]A test sintaktikoak aplikatzen dizkiet corpusetan topatutako egiturei. Emaitzetan oinarrituz, hiru azpitaldetan sailkatzen ditut aztertutako aditz-lokuzioak eta continuum batean kokatzen ditut, lokuzioen garapena erakusten duena. Laugarren kapituluan, aditz-lokuzio mota desberdinen adierazpen sintaktikoak ematen ditut eta Bakerren (1988 2005 2008) adjunkzioan oinarrituz azaltzen ditut osagaien arteko lotura estua erakusten duten egiturak. Inkorporazio semantikoa, bestalde, aditz-lokuzio guztien ezaugarria dela argudiatzen dut. Amaitzeko, ondorioak jasotzen ditut azken kapituluan. es_ES
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/20.500.14454/687
dc.language.isoeuses_ES
dc.publisherUniversidad de Deustoes_ES
dc.subjectLingüísticaes_ES
dc.subjectTeoría lingüísticaes_ES
dc.subjectLingüística sincrónicaes_ES
dc.title[Izen+egin] aditz-lokuzioak: inkorporazio mailakes_ES
dc.typedoctoral thesises_ES
Archivos
Bloque original
Mostrando 1 - 1 de 1
Cargando...
Miniatura
Nombre:
1707125661_848325.pdf
Tamaño:
3.46 MB
Formato:
Adobe Portable Document Format
Colecciones