Urduliz eta Gatikako herri hizkeren azterketa linguistikoa
Cargando...
Ficheros en el ítem
Fecha
1992-01-01
Autores
Título de la revista
ISSN de la revista
Título del volumen
Editor
Universidad de Deusto
Resumen
Tesi honetan Urduliz eta Gatikako herri hizkeren deskripzio zabala bildu gura izan zen. Tesia lau ataletan banatuta eman zen: Bokalismoa, azentua, morfosintaxia eta lexikoa.
Bokalismoaren atalean, ordura arte egineko era hartako lanak oinarritzat hartuta, bertako bokalen azterketa akustikoa egin zen. Fonetika laborategian 2000 bokal aztertu ziren. Bakoitzeko lehen eta bigarren formakinen neurriak eta luzera eman ziren.
Azentuaren atalean esaldi bakunaren osagaien araberako deskripzioa egin zen azentueraren arau nagusiak aurkezteko. Hasieran azentuaren balioa aurkeztu da. Azentueraren natura eta tinkotasuna aztertuta, osagai nagusien oinarrizko melodiak eta arauak aztertu ziren atzizki guztien erabilerarekin batera.
Hirugarren zatian morfosintaxi alorreko materialak eman ziren hamaika ataletan banatuta: izena, adjektiboa, izenordainak, mugatzaileak, erakusleak, zenbatzaileak, aditzondoak, deklinabidea, aditza, juntagailuak eta menderagailuak.
Laugarren eta azken zatian jaso ziren material lexikoak aurkeztu ziren, 4561 adiera bildu ziren denetara. Berben aurkezpenari dagokionez, sarreren gainean zein herritan erabiltzen den, esangura, adibideak eta esaldiak eta Azkuek bere hiztegian ekartzen zuen ala ez adierazten da.
Descripción
Materias
Lingüística, Geografía lingüística