Euskal Autonomia Erkidegoko alderdi politikoen hizkuntza politikak eta hizkuntza ideologiak 1980-2012
Eusko Legebiltzarreko hauteskunde programen azterketa

dc.contributor.advisorJuaristi Larrinaga, Patxies_ES
dc.contributor.authorGoirigolzarri Garaizar, Jonees_ES
dc.contributor.otherFacultad de Ciencias Sociales y Humanases_ES
dc.contributor.otherCiencias Socialeses_ES
dc.date.accessioned2024-02-05T09:56:51Z
dc.date.available2024-02-05T09:56:51Z
dc.date.issued2015-04-30
dc.description.abstractEstatuek maila linguistikoan hartzen dabezan erabakiek hizkuntzen gizarte erabilera baldintzatu daikie. Estatuek esparru publikoan erabiliko diren hizkuntzak hautatu ohi dabez eta epe ertain luzean esparru pribatuko gizarte zibil antolatuaren eta herritarren jokabide eta ideologia linguistikoetan be eragin daikie. Horrela, plangintza linguistikoa bideratzeko ardura daben botere publikoen leku-hartze linguistikoak ezagutzeak berebiziko interesa dauka egungo eta etorkizuneko alkarbizitza linguistikoaren nondik norakoak ezagutu eta, ahal dan neurrian, aurreikusteko. Lan honek Euskal Autonomia Erkidegoan plangintza linguistikoa zehaztu edo bertan eragiteko ahalmena daben alderdi politikoek proposagai dabezan hizkuntza politikak eta adierazpide dabezan hizkuntza ideologiak dauz aztergai. Hizkuntza politika deritzogu lurralde bateko hizkuntza bizikidetza antolatzeko bideratzen diren mintzairen gaineko ekimen politikoei; hizkuntza ideologia, barriz, hizkuntzen inguruko sinismen, ideia, jarrera eta balioei. Lanak bi helburu orokor dauz: lehenengoa, EAEko alderdi politikoen hizkuntza politikak eta hizkuntza ideologiak aztertu eta politika eta ideologia linguistiko ereduak identifikatzea eta, bigarrena, EAEko alderdi politikoen hizkuntza politika eta hizkuntza ideologia planteamenduen arteko lotura eta bere zer-nolakoa aztertzea. Alderdi politikoen hizkuntza politikak eta hizkuntza ideologiak diskurtso mailan landu dira; zehazki, alderdiek Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara aurkeztutako programen eduki azterketa burutu da, proiektu honetarako apropos diseinatu dana, Manifesto Project eta Regional Manifestos Project-en metodologia oinarri hartuta. Ikerketan denboran zeharreko ikuspegia eta EAEko alderdi sistemaren espektro politikoaren zabalera bildu gura izan dira. Horregaitik, exijitu da ikerketa subjektu moduan aukeratutako alderdiek hauteskunde autonomikoetako hasierako deialdietatik (1980) Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza lortutakoak izatea eta EAEko alderdi sistemaren zatiketa ideologikoa marrazten daben bi ardatz nagusietan -abertzaletasunaren ardatzean eta ezker-eskuin ardatzean- kokapen guztiak biltzea. Guztira hamar hauteskunde deialdi (1980-2012) eta bost alderdi politiko (EAJ, Ezker Abertzalea, PSE-EE, PP eta Ezker Anitza) izan dira aztergai. Doktorego tesiak aditzera emon dau EAEko alderdi politikoek hizkuntza politika eta hizkuntza ideologia eredu desbardinak erakusten dabezala eta hizkuntza politikaren eta hizkuntza ideologiaren artean lotura badala.es_ES
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/20.500.14454/700
dc.language.isoeuses_ES
dc.publisherUniversidad de Deustoes_ES
dc.subjectCiencia políticaes_ES
dc.subjectIdeologías políticases_ES
dc.subjectSociología políticaes_ES
dc.titleEuskal Autonomia Erkidegoko alderdi politikoen hizkuntza politikak eta hizkuntza ideologiak 1980-2012es_ES
dc.titleEusko Legebiltzarreko hauteskunde programen azterketaes_ES
dc.typedoctoral thesises_ES
Ficheros en el ítem
Bloque original
Mostrando 1 - 1 de 1
Cargando...
Miniatura
Nombre:
1707125662_483945.pdf
Tamaño:
6.17 MB
Formato:
Adobe Portable Document Format
Colecciones