Talde laneko gaitasunaren autoebaluazioa eta koebaluazioa goi mailako hezkuntzan: CATME-S tresnaren itzulpena, egokitzapen eta aplikazioa
Cargando...
Archivos
Fecha
2024-12-16
Autores
Título de la revista
ISSN de la revista
Título del volumen
Editor
Universidad de Deusto
Resumen
Gizakion elkarrekintza, taldean bizi eta taldean aritzea ezinbestekoa izan da gaur egunera iristeko. Talde lana oinarrizkoa da lan munduan murgiltzeko (García-Garnica et al., 2023; De Prada et al., 2022; Robles 2012). Talde lanak izaera konplexua dauka, multidisziplinarra (Salas et al., 2005) eta ikertzaile gutxik aztertu dute gaitasun honen ikaskuntza maila (De Prada et al., 2022). Talde lana neurtzeko sujetu egokienak, taldea bera osatzen dutenak izango dira (O'Neill et al., 2019). Horregatik, autoebaluazioa eta koebaluazioa egokiak dira talde laneko konpetentzia neurtzeko (Britton et al. 2017) Eta, ebaluazio eredu horietan talde lana neurtzeko tresna egokia Comprehensive Assessment of Team Member Effectiveness - Short (CATME-S) da (Ohland et al., 2012). Ebaluazio eredu hauek aplikatzean, generoa, garapen kongnitiboa, edo siniskerak aldagai eragileak izan daitezke (Alqassab et al., 2023; Veenman et al., 2004; Vigotsky, 1978; Yan et al., 2020, 2023). Horregatik, dokotoretza tesi honen helburu nagusia talde laneko gaitasuna autoebaluatzeko eta koebaluatzeko tresna egokiaren ekarpena egin eta, talde lanaren ebaluazioa modu horretan burutzean eragin dezaketen aldagaiak (generoa, adina eta errendimendu akademikoa) azaltzea da. Ondorioz, hiru ikerketa egin dira, lehen biak CATME-S tresna Euskal Herriko Goi Mailako Hezkuntzan, autoebaluazio eta koebaluazio bidez talde laneko gaitasuna neurtzeko itzuli eta egokitzean zentratu dira, eta azkena, tresnaren aplikazioaren bidez talde laneko gaitasuna neurtu eta ebaluazio eredu hauen arteko harremana eta aldagaien eragina azaltzean.
Doktoretza tesi honetan egindako ikerketek talde lana unibertsitate ikasketetan autoebaluazio eta koebaluazio bitartez neurtzeko tresna egokien ekarpena egin dute. Gainera, hirugarren ikerketan, bi ebaluazio ereduen arteko harremana azaldu da, eta egon daitezkeen ezberdintasunak ulertzeko informazioa jarri da mahai gainean. Proposatzen den ebaluazio ereduen ardatza ikaslea denez, ikasleari bizi den testuinguruak eman eta garatu dizkion ezaugarri eta izaera berezia ulertu beharko dituzte irakasleek.
Palabras clave
Descripción
Materias
Pedagogía
Teoría y métodos educativos
Evaluación de alumnos
Teoría y métodos educativos
Evaluación de alumnos