Examinando por Autor "Basterretxea Moreno, Iziar"
Mostrando 1 - 1 de 1
Resultados por página
Opciones de ordenación
Ítem Eskolatik euskara?(Universidad de Deusto, 1987-01-01) Basterretxea Moreno, Iziar; Garmendia, Francisco; Facultad de Ciencias Políticas y Sociología; SociologíaI.Baieztatu al dezakegu, euskara eskolan ikasiz gero, erabilera eta zaletasuna, hots, euskararen gizarteratzea, lortuko dugula? II.Baieztatu al dezakegu, gure zaletasunak eta umeenak berdinak direla? Guk gura dugun hori haiek ere gura dutela? Galdera bi hauei erantzun gurean, eta lanaren izenburuak adierazten duen bezala, Bizkaiko Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko (OHO) 8. mailako ikasleei ¿Gure Hizkuntza¿ gai hartuta idazlan bat egin zezatela eskatu zitzaien. Idazlanok 1985eko maiatz-ekainetan bildu ziren, ikastoletan eta ikastetxe publiko zein pribatuetan, hiru hizkuntza-ereduetan. Ikasleei askatasun osoa eman zitzaien idazlana egiteko ala ez, eta, eginez gero, gura zuten hizkuntza aukeratzeko. ¿Gure hizkuntza¿ zein zen definitzea ere, euren esku gelditzen zen. Ondoren, ikasleek egindako idazlanak eduki azterketaren bidez aztertu ziren eta, emaitzen kokapen soziala ezagutu ahal izateko, ikasleen datu soziodemografikoak jasotzen zituen galdeketa txiki bat erantsi zitzaion idazlan bakoitzari. Azkenez, eta ordezkatze egokiago bat lortzearren, zati nagusi bitan banandu zen Bizkaiko lurraldea, alde batetik Bilboko ikastetxeak eta, bestetik, Bizkaiko lurraldeko gainerako ikastetxeak. Gutxi gorabehera 1.800 ikasleengana jo bagenuen ere, hainbat arrazoi tarteko, gurasoak ados egon ez zirelako, edo irakaslea ez zelako oso prest agertu, batzuetan ikasleak ez zuelako interes handia ipini eta bestetan identifikazioa egiteko orduan erratu egin ginelako, azkenean 538 lan izan ziren aztergarri. Lana bere osotasunean hiru liburukitan aurkeztu zen. Lehenengoan lana bera ematen da, lau ataletan antolatuta. Bigarrenean datu bilketan erabilitako tresnak eskaintzen dira: galdeketak zein eduki azterketarako landutako eta erabilitako kategorien fitxa. Hirugarrenean umeen idazlanak aurkezten dira, eurek idatzi zituzten modu-moduan. Laburpen honetan lehengo liburukiari buruz arituko gara. Esan bezala, lehenengo aleak lau kapitulu nagusi ditu. Lehenengoan, ¿Sarreran¿, lanaren zehaztapenak eman eta kokapen teoriko nagusia egiten da. Bigarrenean, eduki azterketaren argibide teorikoak azaltzen dira. Hirugarrenean datu bilketarako bidea azaltzen da, lagina eratzeko modua zein, ikasleei eta irakasleei lana azaltzeko eta egindakoa batzen joateko, ikastetxeekiko akordioak . Hirugarren kapituluan datuen aurkezpena eta emaitzak ematen dira. Laugarrenean ondorioak, eta azkenik, bibliografia. Ondorioetan honako hauek azpimarratuko genituzke: I.Ume gehienek euskeraz jakin ez arren, euskera aukeratzen dute ¿gure hizkuntza¿ lez. Zentzu honetan, umeek ez diote (ez zioten) inolako eragozpenik ipintzen euskararen berreskurapenaren prozesuari. II.Euskera zein gaztelera, biak ondo baloratzen dituzte (zituzten) umeek, baina bananduta. Guk, gizarte elebidunaren gogoa kontuan izanik, ¿gure hizkuntza biak dira¿ esango zutenak agertuko zirela uste bagenuen ere, ez zen horrelakorik agertu. III.Eskolaren eragina mugatua da. Umeek eskolan euskararen ezagutza areagotzen dute, baina erabili, inguru euskaldunetan daudenak bakarrik erabiltzen dute. Honekin batera eskola ereduen arteko ezberdintasun batzuk aipagarriak dira. Ikastoletako umeek ikastolan erabiltzen dute (zuten) euskara, baina kalean ez. Eskola publikoetakoek berriz, eskolan gutxi baina kalean gehien erabiltzen dutenak dira (zutenak ziren).