Urdaibai, herri bizitza eta hizkuntza (1960-2000): baserria, inguruaren hustirapen eredu eta balore kulturalen gordailu
Cargando...
Archivos
Fecha
2002-01-11
Autores
Título de la revista
ISSN de la revista
Título del volumen
Editor
Universidad de Deusto
Resumen
Baserria, inguruaren ustiapen eredu eta balore kulturalen gordailu izenpean aurkeztutako lanaren helburuak honako hauek dira:
· Urdaibaiko nekazaritza munduan, baserrian hain zuzen, azkenengo hamarkadetan eman diren aldaketak aztertzea, lehengo eta oraingo herri bizitzara hurbilduta.
· Eguneroko zereginetan eta harremanetan erabiltzen dugun hizkuntza aztertu eta jasotzea, baserriak euskal kulturari egin dion ekarpen bilduta.
Ahozko Ondarearen alor garrantzitsu hau jasoz, lanarekin Euskal Landa Geografiari eta Geografia Linguistikoaren arloari ekarpena egitea da helburua. Azterketan XX. Mendearen 60. hamarkadatik gaur egunera artekoa ikertzen da hiru atal nagusitan:
Lehenengoan Urdaibaiko alderdi sozioekonomikoez arduratzen gara, indikadore aipagarrienak jorratuz. Bigarrenean, Urdaibaiko landa eremuan murgiltzen gara, lehengo ohitura eta baserriaren mundua aztertu eta gaurko eta biharko Urdaibaiko nekazaritza munduaren nondik norakoen lerro batzuk aurkezteko.
Azken atalean, baserri munduak euskal kulturari egin dion ekarpena da aztergai; belaunaldiz belaunaldi ahozko tradizioari esker, gorde den hizkuntza eta heldu zaizkigun esaera zahar, esamolde, abesti, herri ipuin, etnotesto... multzo handi, zabal eta aberats horren bilketa egiten da.
1984ko abenduan Eusko Jaurlaritzak hala eskatuta, UNESCO Erakundeak, Gernika-Mundakako errekaren bailara eta itsasadarra, Urdaibai, (arro hidrografikoek mugatutako eremua eta ez muga politikoek), balore ekologiko, sozio-ekonomiko, historiko eta kulturalen aberastasuna zela eta, Biosfera Erreserba deklaratu zuen.
Erreserba, baserriak eta baserritarrak inguruarekin bat eginez lortu dutena da. Giza jarduera hau gabe, bestelako paisaia, bizitza eta ingurua ezagutuko genituzkeen.
Zabaleran ia 300 km2 ditu eta hiru espazio bereiz daitezke: kostaldeko herriak, erdi aldekoak eta barrualde edo mendikoak, egitura eta jarduera ekonomiko ezberdin eta zehatzekin. Oraindik, nekazaritza jarduerak pisu handia du, baserria da populatzea gauzatzen duen elementua, paisaiaren ustiapen eredu eta gaur egun ere hala izaten jarraitzen du, ekonomiaren ardatza da eta espazioaren ezaugarririk nagusiena bere dispertsioa da.
Bertoko landa sektorea edo baserri mundua, nekazaritza, abeltzaintza, baso ustiapenaren ondorioa dugu.
Baserria hitza esaterakoan eraikina bera baino gehiago adierazten dugu, funtzio anitzeko elementua hain zuzen; baserria, baserritarraren lantokia, familiaren etxebizitza (izan ere, hiru belaunaldi ere bizi izan dira elkarrekin) abere eta lanabesen gordeleku, abere eta giza kontsumorako jakiak gorde eta babesten dituen tokia... benetako ekonomia eta familia erakundea, kulturaren oinarri eta babeslea da.
Baserria osatzen duten esplotazioak, txikiak dira, %80,0 inguruk ez ditu 10 hektarea gainditzen, orografiagatik izaten dira lur-zati asko. Baserritarrak lurrarekiko lotura handia du, kontutan izan behar da, eskualdeko lurren %90,0 zuzenean kudeatzen dela, hau da, jabetzan.
1960-1990 bitartean, Urdaibaiko paisaia guztiz aldatu zen "intsigni pinua¿ errege bihurtu zen eta lurren erabilerak aldaketak izan zituen; izan ere, exodo edo emigrazioaren eraginez baserritarrak bertan behera utzitako labore lur, belardi edo ortu eremuak intsigni pinuz bete ziren.
Nekazaritza sistema oso tradizionala da, ohiko praktikak belaunaldiz belaunaldi pasatu dira eta garapen maila ona lortzea eragotzi dute. Aldaketak oraintsukoak dira, baldintza demografikoek (nekazaritza aktiboen zahartzea) edota baldintza soziojuridikoek (jabetza, beranduko nekazaritza erreforma) izan dute eraginik. Orain arteko baserria aldatzen ari da, mende askotan baserritarrarentzako lantokia eta bizilekua izan denak, gaur funtzio erresidentziala betetzen du maiz, eta hemendik aurrera are gehiago, seguruenik.
Nekazaritzak, abeltzaintzak eta baso ustiapenek edo basoek osatu izan duten multzo bakarra eta trinkoa arrakalatuz doa, gaur egun espezializazioari esker, independizatzen doaz, arloak bereiztuz eta jorratuz, baserria enpresa bihurtuz.
Urdaibaiko bizitza sozioekonomiko hau hizkuntzan ere islatzen da, baserriak oso ondo bete du ohiturak gordetzeko eginkizuna, nekazaritza kultura ez ezik ahozko kultura ere transmititzeko, gauzatzeko eta mantentzeko gai izan da. Lehenagoko baserrian burutzen ziren hainbat eta hainbat ekintza atzean geratu dira: garijoteak, idiekin solo goldaketak, labako sua ... galdu egin dira eta eurokin batera euroi zegozkien hitzak, ni saiatu naiz horren parte handi bat jasotzen.
Aiyena, arimollek, abarkistena, asatzie, kurre, nardiye, torille, treberie, etzanderie, ¿ eta beste ehundaka hitz hor daudela jakitea oso interesgarria da, edo esate baterako "eskur urte negu urte¿ dela, "illuntze gorriyek aixiek¿ eta "gois gorriyek illuntze itturriyek¿ direla jakitea denontzat da aberasgarri, gure herri bizitzaren parte direlako, azken baten, herriaren eta gizartearen portaeraren isla direlako.
Eguneroko bizitzako hizkuntzak sortzen duen ahozko ondare aberatsa gordetzea eta mantentzea oso lan garrantzitsua da, gure ondorengoek ere horren berri izan dezaten. Horretarako beharrezkoa da oraingoa biltzea geroko gorde ahal izateko. Hor, gure herrietan dago aztertzeko iturria, baina ahalik arinen, bestela, gure nagusiek eurekin eramango duten altxorra delako; horregatik, bada, adin jakin batetik gorako berri emaileek paper garrantzitsua jokatzen dute honetan.
Gizakiak bere eguneroko lanarekin ingurunea eraldatu egin du, bere ekintzekin eta komunikazio elementu bereziekin, paisaia, eta berezko pertsonalitatearekin herri bizitza eratu du, hau da, lehen aipatu bezala, bizitza sozio-ekonomikoak hizkuntzan du bere isla.
Lan honetan ezagutzera eman den Urdaibaiko nekazaritza dibertsitatea, bai espazioan eta bai denboran mantendu ahal izateko, behar beharrezkoa egiten da baserri mundua mantentzea, beroni esker mantendu izan delako gaur egunera arte. Urdaibain bizi garen guztion ondare den honek, ohiturek, usadioak, lan nola egiten zen ezagutzeko aukera ematen digu, eta gerora, etengabe, gure herriaren historian jarraipena egiteko balio behar digu.
Dudarik ez dago azkenengo hamarkadetan herri bizitza asko aldatu dela, baina dena den, ohitura asko eta asko mantendu dira eta hor jarraitzen dute, berauokin batera, hizkuntza ere belaunaldiz belaunaldi mantendu da, horretan baserriak eta beronen inguruan ibili direnen lana eta ekina benetan baliagarria izan da, "herri bizitzarik gabe ez delako sortzen hizkuntzarik, ezta herri bizitzarik hizkuntzarik gabe¿.
En este trabajo se presenta la realidad actual y pasada del mundo rural
de Urdaibai, una Reserva de la Biosfera que se asienta prácticamente en
su totalidad sobre la comarca de Gernika-Bermeo. La declaración como Reserva de la Biosfera obtenida se ha dado gracias al trabajo llevado a cabo por las gentes de la zona, en contacto permanente con la naturaleza, es este
aspecto, el caserío ha sido y sigue siendo un elemento clave, ya que ha
actuado como elemento integrador del paisaje, a la vez que mantenedor de
constumbres, tradiciones, ... unos valores culturales, y sobre todo un patrimonio oral importante. El estudio se divide en tres grandes áreas. En la primera de ellas nos acercamos a Urdaibai, haciendo un pequeño estudio socioeconómico: aspectos físicos, demográficos, socio-económicos, donde se hace un análisis de diversos indicadores que nos ayudarán a entender y comprender con mayor amplitud el área de Urdaibai. En una segunda parte se analizará el mundo rural de Urdaibai, su evolución en el tiempo y en el espacio. Un mundo rural, donde todavía hoy se muestran con granfuerza el trabajo y las costrumbres de nuestros antepasados, toda una cultura que ha sido y es el eje vertebrador del mundo rural que actualmente conocemos. Toda forma de vida tiene su reflejo en el lenguaje, por esta razón en el bloque se estudia todo lo que resulta de esa relación, puesto que el caserío y su entorno han aportado mucho a nuestra cultura, pues a falta de un testimonio escrito, durante muchas generaciones, ha sido capaza de transmitir y mantener un patrimonio oral muy rico y vivo. Un trabajo que de alguna manera permitirá que generaciones del mañana puedan conocer la cultura pasada y aprender de sus antepasados.
Palabras clave
Descripción
Materias
Geografía
Geografía económica
Geografía histórica
Geografía humana
Geografía regional
Geografía económica
Geografía histórica
Geografía humana
Geografía regional