Fruizko hizkera
Azterketa linguistikoa
Cargando...
Fecha
1995-01-01
Autores
Título de la revista
ISSN de la revista
Título del volumen
Editor
Universidad de Deusto
Resumen
Tesi hau, bere herriko berbetak denboran iraun zezan gura zuen ikasle baten ahalegina da. Lan hau egin zen garaian, nahiko ohikoak ziren antzerako ikerketak. Herriko hizkerak behar bezala ezagutu behar ziren, euskara batuaren baitan leku handiagoa eduki zezaten, hau da, estandarraren ongarri behar zuten, hizkuntza formal sinesgarria nahi bagenuen. Bide batez, autoreak, bere hurbilekoen hizkera betikotu, arbasoekiko loturak estutu, sustraien arazo pertsonalari irtenbidea eman, eta herrikideekiko zorra behin betiko kitatuko zuen. Ez dakit, ez, helburu zintzo haiek egia bihurtzeko baliagarri izan den tesi hau. Zalantzak ditut, baina nire uste apalean, egin beharra zegoen; ez zegoen beste erremediorik. Eta gehiago egin izan balira, hobeto. Dena dela, distantziatik begiratuz, hogei urtetik gorako distantziatik hain zuzen, argi-ilunak nabari ditut auzi honetan guztian. Alde batetik, euskara batuaren ibilbidea daukagu. Egiten ari garen bidea, ezinbesteko bidea. Ba al dakigu, benetan, euskara batua zer den? Asmatuko al dugu, mendebaldeko hiztunok batez ere, gure euskalkiaren aberastasuna euskara batuaren baitan txertatzen, eta ez behin eta berriro albo batera uzten eredu formalaren hautua egiten dugunean? Herri hizkerak ondo ezagutzeak eman diezaguke aukera euskara batu sinesgarriago eta funtzionalago bat egiteko. Uste horretan nago ni. Bestetik, azken hogei urteotan, gure herriko hizkera bizia asko aldatu da, bizimodua bera aldatu den neurri berean esango nuke nik. Tesia egin ahal izateko aukeratu nituen berri-emaileak hilda daude dagoeneko, hiru-lau izan ezik. Gaur egungo fruiztar gazteen ahorik ahorako euskara ez da tesi honetako argazkian agertzen den bera. Ezaugarri asko aldatzen ari dira, batez ere maila fonikokoak; ekialderagoko herriekiko antzerakotasunak ahulduz doaz, mendebaleko formen hautua egiten baitute gazteek. Eskola eta ikastolen eragina ere ezin baztertuzkoa da, eguneroko hizkeran etengabeko presentzia baitute gelan ikasitako molde fonetikoek, morfosintaktikoek, lexikoek nahiz bestelakoek. Esate baterako, “yoan” nagusitzen ari zaio “dxoan” formari; “ipurdi(dx)e” nagusitzen ari zaio betiko “eperdidxe” formari eta abar. Beraz, tesi hau inspiratu zuten zioak urruti samar daudela badirudi ere, oraindik lan handia daukagu aurrean; euskaldunok soilik egin dezakegun lana. Eroso sentiaraziko gaituen hizkuntza behar dugu, eta horretarako, ezinbestean, herriko hizkerak haintzat hartu beharko ditugu nahitaez. Bukatzeko, eskerrak eman gura nizkioke UEUri lan hau digitalizatzeko aukera eman didalako hainbat urtetan hauts artean galdurik egon ostean. Hala ere, Axularrek erran bezala, hobena ez da UEUrena, neurea baizik, gerotik gerora ibili bainaiz. Berandu bada ere, hemen dago lan hau, interesa duten euskararen ikertzaile guztiek erabil dezaten. Norbaitek estimatuko al du? Berri-emaileen seme-alabek seguru baietz, euren gurasoen ahotsa tesiarekin batera aurkeztu zen Cdan betiko geratuko baita.
Palabras clave
Descripción
Materias
Lingüística
Lingüística sincrónica
Lingüística sincrónica